XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Betiko heziketa-mota kolokan zegoen eta praktika-munduan hamaika experientzia berri sortzen ari zen.
b) Experientzia berrien ondorioz, teoria, aldaketa sakon baten prozesuan sartu zen.
Gogoan ditugu, adibide gisa Pestalozzi (1746-1827) eta bere eleberri pedagogikoak, oso garrantzitsuak hezkuntzaren inguruko giroa aldatzeko; Hegel-en ekarpenak Nurenberg-eko Instituto zuzendaria izan zenean (1808-1816); Kant-en Kô*ningsber-go Unibertsitatean Pedagogiari buruz botatakoak (1803) eta bere ikasle zen Rink-ek argitaratua (1804); Fichte-ren (1762-1814) obrak (nitasuna eta bilakaera) izan zuen arrakasta, eta abar.
Baina gai honi buruzko planteamenduak T. Rink-ek zuzen-zuzen adierazten zizkigun:
Arazoa latza zen beraz.
Alde batetik hezkuntzaren barruan gizartearen egituraketaren nahiaren beharra (bere portzentai aldakorra eta guzti) onartua zegoen eta beste aldetik, argi eta garbi zegoen praktikaren hobekuntzaren beharra.